Nortzuk gara

Iaztik (2016) Plasentia de Butrón Museoko Etnografia Taldea eratzen joan da, Uribe Kostako gizartearen zenbait alderdi ikertu eta interpretatzeko helburuarekin.

Taldea osatzen dugunok Plentzia eta Uribe Kostako Historia Jardunaldietan parte hartzen geundela elkar ezagutu genuen eta Museoaren baitan elkartzea erabaki genuen, taldeka, Hiriari eta eskualdeari buruzko ikuspegi ezberdinak lantzeko.

Plasentia de Butrón Museoa eskualdeko kultur bizitzaren erdigunetzat izanik, Zuzendaritza batzordeari gure elkarlana eskaini genion, eta onartu egin zuen. Taldea, Museoko bazkideek eta kolaboratzaileek osatzen dute, eta hemendik herritar guztioi dei egiten dizuegu parte har dezazuen.

Printzipioz, lan-talde hauetan gabiltza: Toponimia, Ondare Materiala, Itsas Ondarea eta Ikerketa etnografikorako aplikazio informatikoak. Beste talde bat ere zabaldu nahi dugu, Elkarteak eta Kirola aztertuko dituena.

Eta, jakina, Etnografia eta Historiaren bidez lan egiteko interesa duzuen guztiok zabalik dituzue ateak gurekin batera lan egiteko.

Webgune honek berezko cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetu, zure lehentasunetara moldatu eta lan analitikoak burutze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-en politika onartzen duzula ulertuko da. OK
Konfigurazioa aldatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen: Cookie-politika