2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak

  PET, GEP
Plentzia

ERALDATZEN ARI DEN PAISAIA (Piraguazko ibilbide gidatua)
Plentzia

Hizkuntza: Euskara/gaztelania
Elkargunea: Gazteluondo
Eguna eta ordua: Igandean, hilak 15, 13:00etan, eta larunbatean, hilak 28, 11:00etan
Antolatzailea: Plentziako Udala eta Plentziako piragua taldea.
Informazioa eta erreserbak: 946 774 199 - turismo@plentzia.eus - turismo.plentzia@bizkaia.org
Lekuak mugatuak dira

Piraguazko ibilbidea Plentziako itsasadarraren luzera osoan, Isuskitzatik hondartzaraino. Horri esker, gizakiak ingurunea bere beharretara egokitzeko aldatuz eta eraldatuz joan den moduaz gogoeta egin ahalko dugu. Ibilbidean, Gazteluondo marea-errotara, Plentziarako trenera, pasabidera, ontzioletara, portuetara eta abarretara joango gara. Hori guztia, gai hauetaz hausnartzen lagunduko digun bisita batean: nondik gatozen eta, batez ere, nora joan nahi dugun eta etengabe eraldatzen ari den gure paisaia nola imajinatzen dugun.
Plentzia

PLENTZIAN PAISAIAZ MINTZATZEN (Mahai-ingurua)
Plentzia

Hizkuntza: Gaztelania
Elkargunea: Goñi Portal
Eguna eta ordua: Larunbatean, hilak 28, 18:00etan
Antolatzailea: Plentziako Udala, Plentzia Butroeko Museoa eta Plentzia herriko agiritegia.
Informazioa eta erreserbak: 946 774 199 - turismo@plentzia.eus - turismo.plentzia@bizkaia.org

Mahai-ingurua eta debatea, Plentzia udalerriko ingurunearen eta paisaiaren eraldaketei buruz eztabaidatzean interesatuta dauden elkarte, enpresa eta herritarrentzat irekiak. Elkarrekin, gai hauetaz eztabaidatuko dugu: aurrekariez, udalerriko iraganez baina, batez ere, etorkizuneko planez eta gure paisaia egunero guztien artean eraikitzen dugun paisaia bizia bihurtzen jarraitzeko egin daitezkeen proposamenez.
Gorliz

GORLIZKO BADIA, PAISAIA KULTURALA (Oinezko ibilbide gidatua)
Gorliz

Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
Elkargunea: Turismo-informaziorako gunea
Eguna eta ordua: Ostegunean, hilak 5, 16:00etan, eta ostiralean, hilak 6, 12:00etan.
Antolatzailea: Gorlizko Udala
Informazioa eta erreserbak: 946 774 348 - turismo@gorliz.net
Lekuak mugatuak dira

Gorlizko badia enklabe ikusgarria da: pinudiak, 6.000 urte baino gehiagoko duna harrituek, itsaslabarrek… oso berezi egiten dute lekua. Bisita honetan, urteetan nola eboluzionatu duen ikusi ahalko dugu, baita hor dauden eraikuntza eskasek toki idiliko horren ezaugarriak nola aprobetxatzen dituzten ere: foru aterpea, Gorlizko ospitalea, foru abeletxea eta Fauna Sendatzeko Zentroa. Azken bi horiek bisitatuko ditugu, eta horko teknikariek hor egiten diren lanak erakutsiko dizkigute.
Butrón

BUTROEKO GAZTELUKO PAISAIAREN HISTORIA (Bisitaldi gidatua)
Butroe  Gatika

Hizkuntza: Gaztelania
Elkargunea: Madalena baseliza
Eguna eta ordua: Larunbatean, hilak 14, 12:00etan
Antolatzailea: Gatikako Udala
Informazioa eta erreserbak: 626 389 865 - admin@gatika.eus
Lekuak mugatuak dira

Butroeko gazteluaren ingurunean egingo dugun ibilbide honek eragiten dioten paisaia-alderdiak ezagutaraziko dizkigu. Muino batean, Butroe ibaiak eratutako meandro batean, arroka batzuen gainean, dago kokatuta eta ehun urtetik gorako baso batez inguratuta dago. Hortaz, haren silueta erromantikoak iraganeko paisaiak gogoratzeko bide ematen digu. Nolakoa zen hemen egon zen Erdi Aroko dorrea? Zergatik eraiki zuten hemen? Nola eraldatu da orduz geroztik? Noiz eta zertarako sortu zen lorategi hau? Bisitan alderdi horietan eta beste batzuetan jarriko dugu arreta, ingurune paregabe honetaz gozatzeko.
Oharra: ibilbide irisgarria da. Oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.
Butrón

BUTROE IBAIKO IBARREKO PAISAIAKO EKINTZA PLANA (View Arkitekturaren erakusketa eta hitzaldia)
Butroe  Gatika

Hizkuntza: Euskara/gaztelania
Elkargunea: Gaztetxoko
Eguna eta ordua: Hitzaldia: asteartean, hilak 10, 19:00etan
Erakusketa: astelehenetik, hilak 9, ostegunera, hilak 12, 18:00etatik 20:00etara
Antolatzailea: View Arkitektura eta Gatikako Udala
Informazioa: 626 389 865 - admin@gatika.eus

Jarduera honen bidez, Butroe ibaiko ibarreko paisaia aurkeztu nahi dugu. Habitat eder-eder hori aztertuko dugu. Zortzi unitatetan dago banatuta, Gatika udalerriko paisaia-aberastasunaren erakusgai: Butroeko estuarioa, erriberak eta galeria-basoa, Margaltzako baso naturala, Menditxuko baso naturala, Arratzainguruko landazabala, Urrestimendiko baso naturala, landazabal urpegarria eta Añotza errekako basoa. Ingurunea hobeto ezagutzeko eta haren etorkizunaz hausnartzeko interesa duten pertsona guztientzat irekitako aurkezpena izango da.
Butrón

BUTROEKO GAZTELUKO INGURUNEKO FLORA EZAGUTZEN (Haurrentzako gymkhana)
Butroe  Gatika

Hizkuntza: Euskara
Elkargunea: Madalena baseliza
Eguna eta ordua: Larunbatean, hilak 14, 12:00etan
Antolatzailea: Gatikako Udala
Informazioa eta erreserbak: 626 389 865 - admin@gatika.eus
Lekuak mugatuak dira

Butroeko gaztelua 35.000 m2-ko lorategi batez inguratuta dago; hirurogeita hamar espezietako zuhaitzak ditu, bai exotikoak bai autoktonoak. Han, hegaztiez eta ugaztun txikiez osatutako askotariko fauna bizi da; balio handiko erreserba ekologikoa osatzen du. Gymkhana 7 urtetik 13 urtera arteko haurrentzat izango da, eta monitoreek emango dituzten arrastoei jarraituz zuhaitzak eta bestelako flora identifikatzea izango da asmoa. Horrela, espezie horien balioaz eta gazteluak ingurune naturalarekin duen harremanaz ikasi ahalko dugu.
Butrón

BARRIKAKO ITSASLABARRAK ETA FLYSCHA (Oinezko ibilaldi gidatua eta erakustaldia)
Barrika

Hizkuntza: Gaztelania
Elkargunea: Udaletxeko plaza
Eguna eta ordua: Urriaren 14 eta 28an, 11:00etatik 14:00etara
Antolatzailea: Barrikako Udala
Informazioa eta erreserbak: 946 771 062
Lekuak mugatuak dira

Irteera gidatua, Barrikako itsaslabarretan eta flysch geruza gurutzatuen formazioetan zehar ibiltzeko, urautsia ikusteko eta Bizkaiko golkoaren panoramikaz gozatzeko. Formazio geologikoak azalduko ditugu, Muriola hondartzara eta haren «zineko paisaiara» hurbilduko gara, eta Aranbaltza aztarnategira ere joango gara, zeina induskatze-prozesuan dagoen. Leku horrek gure arbasoen arreta erakarri zuen, historiaurrean. Izan ere, handik ateratzen zuten erremintak egiteko silexa.
OHARRA: Parte hartzaileek aukera izango dute Arkeologi museoan indusketarekin lotura duten material arkeologikoak ikusteko

Balorazioa

(Batez besteko balorazioa: - Bidalitako botoak: )

Iruzkinak

gonzalo duo
2017-09-26 10:07:26

El programa me parece formidable y creo que será la primera vez que se trata de valorar públicamente los valores paisajísticos, muy mermados en las últimas décadas de "desarrollo constructivo desaforado". Pero frente a las pérdidas por ambición económica de unos pocos, caben los intentos de recuperación por la mayoría que no se conforma a perder siempre en favor de los mismos. La costa marítima y las orillas fluviales todavía se pueden poner a salvo de los depredadores. La aplicación de la Ley debe ser rigurosa, como en toda Europa. El patrimonio debe conservarse sí o sí. No caben "apaños". Para encender los ánimos, se puede hacer una lista de las pérdidas de Patrimonio en las últimas décadas, el resultado es catastrófico ¡Viva Uribe kosta viva, no enterrada!

Idatzi iruzkina
Bidali
Ezeztatu
Webgune honek berezko cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetu, zure lehentasunetara moldatu eta lan analitikoak burutze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-en politika onartzen duzula ulertuko da. OK
Konfigurazioa aldatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen: Cookie-politika