San Antolín, Andra Mari eta ardo-zahagia

  PET, GEP

Ohitura ezaguna da Plentzian, San Antolinen izenean ospatzen diren herriko jaien hasieran Agirreko Andra Maria ermita bisitatzen dela. Plentziako herrigunetik hurbil, baina lurrez Gorlizko elizatean dago ermita hori.

Jose Maria Hormazak udal agirietatik jaso duenez, XVIII. mendetik behintzat, San Antolin bezperan Andra Marira igotzeko ohitura egon da baita ‘santuaren kaperan’ salbea kantatzekoa ere. Itxura denez, San Antolin irudia buru zuen prozesio horrek 1940ko hamarkadara arte iraun zuen.

Gaur egun, jaiei hasiera ematen dien txupinazoaren ostean, Andra Maria ermitarainoko ibilalditxoa egiteko ohiturari eusten zaio, baina santuaren irudiaren ordez Antolintxu pertsonaia doa prozesioaren buru.

Gurutzi Arregi ikertzaileak dioenez Astillerotik abiatuta, Andra Mari ermitaraino doa segizioa, Antolintxu esaten zaion panpina hartuta; zahagi bete ardo ere eramaten da bertaratutakoen artean banatzeko.

Urte batzuetatik hona, Antolintxu horrez gain Madalentxu pertsonaiak ere laguntzen dio segizioari. Biek, Isuskitzako bikote baserritarra irudikatzen dute, itsasadarretik behera datorrena.

Datu historikoek, herriak ematen dituen azalpenekin bat egiten ez badute ere, ahoz aho dabil ohitura horien jatorria gorliztarren eta plentziarren arteko mus-partida batean dagoela. Partida horretan Gorlizkoek zahagi bat ardo jokatu zuten eta Plentziakoek euren udalerrikoak ziren terreno batzuk, hain zuzen ere Andra Maria ermita zeudenak.

Gorlizko jokalariek irabazi zuten partida, eta Plentziakoen zoritxarrerako ermitaren terrenoak galtzeaz gain, San Antolin zaindariaren irudi barik geratu ziren.

Herriko zaindaria eta jaiak ez aldatzeko, Plentziakoek Gorlizkoei eskatu zieten urtero San Antolin irudia Plentziara eraman ahal izatea, herriko jaiek irauten zuten egunetarako bada ere.

Mesede horren trukean, Plentziakoek San Antolin jaien hasieran, Gorlizkoei zahagi bat ardo eramateko konpromisoa hartu zuten.

Gurutzi Arregik azaltzen duenez, Plentzia eta Gorlizen arteko mugarrietako bat Uruburun egon zen, Kristoko ermitaren ondoan. Leku horretan eskuratzen zieten santua Gorlizkoek Plentziakoei.

Bestalde, hau ere azaltzen du:‘tradizioz esaten da Gorlizko alkate batek dohaintzan eman ziela Plentziakoei San Antolinen irudia, zahagi bat ardoren truke’.

Umetan Aniceto Duo aititari entzundako azalpenetan oinarriturik, Gonzalo Duok esan digu, artean ibiltokirik eta Astilleroko plazarik ez zegoenean, San Antolinen izenean egiten zen erromeria Gamiz (Gaminiz) inguruan egiten zela. Lur horiek Gorlizko udalerrikoak izaten jarraitzen zuten, Bizkaiko jaunaren jabetzakoak izan zirelako.

Jaia animatu nahian, handik gertu Gorlizko bentari bat kokatu zen, Plentziako tabernarien amorragarri, izan ere Plentziako ardotegietan baino merkeago saltzen zuen ardoa.

Jai batzuetan, plentziarrek herriko ardo izakinak agortu zituzten, ez baina parrandan jarraitzeko gogoa. Egoera ikusirik, Gorlizko bentariari zenbait zahagi ardo eskatu zizkioten eta hark, zegozkion zergak ordainduta, azkar eraman zituen Gamizko bentara. Baina ardoa Gamizera heldutakoan, gazteek ez zuten behar besteko dirua batzerik izan eskaera ordaintzeko.

Gauzak horrela, baten batek zorioneko eta infernuko ideia izan zuen: San Antolinen irudia saltzea Gorlizkoei, zahagiak ordaintzeko besteko diruaren truke. Gaia “konponduta”: goizean inork ez zuen ezer gogoratuko, baina santuaren irudia Gorlizen zegoen ordurako.

Gonzalo Duok berak adierazi digunez, San Antolinen irudia Kristo ermitan egon zitekeen, eskuragarri izan zutelako, eta parrokia erabat itxita egongo zelako. Egia esan, posible da irudia Magdalenako parrokiatik Kristoko ermitara eramatea, Kristo eskaileren ingurua orduan arrantzaleen auzoa zelako, eta hasiera batean euren omenez egin zitekeelako zaindariaren lekualdaketa eta jaia.

Duoren arabera, San Antolinen irudia Andra Maria ermitako sakristian zegoen. Berak gogoan duenez, irudia ez zen heltzen metro erdira, diakono jantzia zeraman, erropilla erromatarra eta palmatxo bat eskuan; segur aski XVIII. mendean egindakoa zen. “Oso lasai zegoen, ezerk arduratuko ez balu bezala... azken batean: Plentzia eta Gorliz herri anaiak dira, euren artean edonola moldatu arren”.

Gaur egun, San Antolinen irudia Magdalena parrokia dago gordeta eta zaharberritzen ari dira.

Balorazioa

(Batez besteko balorazioa: 9.5 - Bidalitako botoak: 2)

Iruzkinak

iñaki
2017-08-30 17:23:35

Ermita de Nuestra Sra de de Aguirre y San Antolin, este santo ya contaba con su altar en dicha ermita en 1763, celebrandose en esa epoca una feria de ganado en las campas de AndraMari, habiendo llegado hasta nuestros dias sustituyendo a la feria de la Candelaria de Plencia.

ZOT
2017-08-31 08:57:12

Lo leo y releo y no consigo entender que se hace con el santo y el pellejo. Yo siempre he pensado que se iba a Andra Mari a recoger el santo a cambio del pellejo y se repartía vino (cuando era joven del pellejo, luego vino bocatas y coca colas y posteriormente ya empezaron con Antolintxu, Madalentxu etc..). En cuanto al origen, por el orden en el que lo escribís y la extensión que le dedicaís, os decantáis por el tema de la partida de mus, que en mi opinión deja en mal lugar a los de Gorliz y peor a los de Plentzia. La primera referencia conocida al juego de mus es de 1756, así que las fechas al menos, os cuadran.

IÑAKI
2017-08-31 14:08:18

Lo de la partida de mus no lo habia oido hasta estos ultimos años, lo del pellejo de vino a cambio de la cesion del santo desde niño. De hecho hace años todavia se bajaba la imagen del santo a Plencia(principio de los 70), actualmente parece que ya esta en la iglesia de Plencia. Tiene su logica ya que tanto la feria de ganado que se celebraba en las campas de Andramari como la romeria que se debia de celebrar en Gaminiz pertenecian a la jurisdiccion de Gorliz (Andramari aun, Gaminiz hasta 1925). Posteriormente se bajo la feria de ganado a la plaza de la iglesia. Por esto cuadra mas la leyenda de la cesion del santo (fiesta de San Antolin) a cambio del pellejo de vino ,esta siempre ha sido y sera la leyenda para los gorliztarras. Un mojon divisorio entre Gorliz y Plencia se situaba nada mas pasar la ermita del cristo, otro nada mas pasar Bentabarri (al lado de Goñiportal)

IÑAKI
2017-08-31 15:31:36

La pequeña "demarcacion" que menciona el Sr. Duo comprendian Gaminiz y Andramari Axpe

Idatzi iruzkina
Bidali
Ezeztatu
Webgune honek berezko cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa hobetu, zure lehentasunetara moldatu eta lan analitikoak burutze aldera. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookie-en politika onartzen duzula ulertuko da. OK
Konfigurazioa aldatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen: Cookie-politika